Gurea zinema berpizteko bono komunitarioak jarriko ditu udalak

Ataria 2013ko otsailaren 15a

Amasa-Villabonako Udalak garai zailak bizi dituen Gurea zine aretoa indar berritu nahi du. Horretarako, enpresa kudeatzailea aldatu eta udalaren parte hartzea handitu du.

Udalak Gurea zinema iraunarazteko apustu garbia egingo duela esan du, eta jadanik, ikusleak erraztasun handiagoz aretora hurbiltzeko hainbat neurri ditu: «Bonoak jarri ditu salgai Amasa-Villabonako Udalak. Prezioa 15 eurokoa da, eta bono bakoitzak 5 sarrera ditu. Orain salgai dauden bonoek 2013ko apirilaren 30era arte balio dute, eta, gainera, bono bakoitza pertsona batek baino gehiagok erabil dezake; eta film emanaldi berean, nahi izanez gero».

Bono komunitario hauek erosten dituztenek, sarrera 3 eurotan izango dute, beraz. Neurri honekin batera, programazioa hobetzen saiatuko direla esan dute. Herritarrei euren ekarpena egitea ere eskatu die, kultura@villabona.net helbidera idatziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!