Gaur, hilak 23, AEK Korrika Batzordeak bilera egingo du Amasa-Villabonan. Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurtengo Korrika eta, urtero moduan, beste behin, herritik pasako da. Antolaketaz eta beste hainbat xehetasunen inguruan hitz egingo da, eta Villabonako Udalak euskaltzaleei dei egiten die gaur izango den bileran parte hartzeko.
Bilera 19:00etan izango da, Villabonako udaletxearen erabilera anitzeko gelan.