Urteko azken KM 0 izango da, bihar, eta ohi bezala, garaian garaiko produktuak erabiliko dituzte Zerkausiko sukaldean. Horrela beraz, sagarra izango da bihar, prestatuko duten mokadutxoaren oinarria.
Goizean goiz, Jokin Zabala sukaldaria ariko da beharrezko dituen produktuak erosten. Amasa-Villabonako Iturri Goxo jatetxeko sukaldaria da bera, eta erosketak egin ondoren, Zerkausian ariko da prestaketa lanetan.
Sagar purea ardo beltzetan egositako txahal masailarekin prestatuko du, eta 12:00ak aldera bertaratutako herritarrei banatuko dizkie mokaduak.