Lankidetzarako hitzarmena sinatu dute Altzoko Udalak eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak. Akordioak farmazia sarearen eta udaleko gizarte zerbitzuen arteko lankidetza eta koordinazio mekanismoak ezartzen ditu.
Ekimenaren helburuak dira sendagaiekin laguntzea, horiekin zerikusia duten arazoak identifikatzea zein prebenitzea, eta pertsona menpekoak dituzten zaintzaileen lana erraztea.
Zerbitzua eskatzeko
Onuradunak mendekotasuna duten pertsonen prestazioak jasotzen dituztenak eta etxez etxeko laguntza zerbitzua dutenak izango dira. Interesa dutenek eskaera udaleko gizarte zerbitzuetan egin beharko dute, eta edozein farmaziatarako balioko du.