Hitzaldia eta ipuin kontakizun musikatua

Tolosaldeko Ataria

Ostiralean Bizitza baten txatalak liburuari buruzko hitzaldia egingo du Onintza Enbeita egileak; eta, larunbatean, ipuin kontakizun musika Maren Basterretxeak.

Asteburuan hainbat kultur hitzordu izango dituzte Altzon. Batetik, ostiralean landa eremuko emakumearen egunaren harira, 19:00etan Bizitza baten txatalak liburuari buruzko hitzaldia egingo du Batzarremuño kulturgunean Onintza Enbeita egileak. Larunbatean, berriz, Otsoko eta Xixili haurrentzako ipuinaren kontakizun musikatua egingo du Maren Basterretxeak, 17:00etan, Batzarremuño kulturgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!