Altzon energia berriztagarrien komunitatea eratzeko lanean ari dira, eta norabide horretan lan egiteko seigarren bilera datorren asteko asteartean —hilaren 15ean— egingo dute, Batzarremuño kulturgunean. Bilera 18:30etatik 20:00etara izatea aurreikusi dute, eta elkarlanean osatu dute deialdia Altzoko Udalak eta Goiener energia berriztagarrien kooperatibak.
Interesa izan dezaketen herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.