Altzoko jaiak 2026

Helduek mus, eta haurrek hordago

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko uztailaren 30a

Gaur hasi dituzte San Inazio jaiak Altzon. Txupinazoaren aurretik, helduak mus txapelketarekin hasi dira, eta suziria lehertu ondoren, Artea dantza taldeko haurrek emanaldia egin dute. Gero, Frontoi Zaharreko 30. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte.

Abiatu dituzte Altzoko San Inazio festak. Igandera bitarte, hamaika ekitaldi izango dituzte herrian, eta gaur, helduak eta haurrak izan dire protagonista. Txupinazoaren aurretik, helduak mus txapelketa jokatzen hasi dira Elordi elkartean. 17:00etan, herriko lau gaztek hartu dute hitza plazan, eta aurtengo festetako pregoia irakurri dute. Ondoren, gozokiak banatu dituzte.

Suziria entzutearekin batera, ofizialki hasi dira saninazioak, eta gero, Artea dantza taldeko haurren emanaldiaren txanda izan da. 20 bat dantzarik saio ederra egin dute. Arratsaldeko ekitaldiekin amaitzeko, Frontoi Zaharreko 30. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte. Haurren mailan, Sara Larrea eta Markel Erauskin izan dira txapeldunak; helduen mailan, berriz, Pello Olano eta Unax Artetxe.

Honakoa izango da iluntzeko egitaraua:

  • 20:00. Presoen gizarteratzearen aldeko kontzentrazioa.
  • 20:30. Herri afaria Euskal Parrilaren eskutik. 
  • 00:00. 3ttu erromeria.

Aurtengo festetako egitaraua osorik esteka honetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!