Altzon GI-3620 errepideko 0+900 k.p.-ko hondoratzea konpontzean sortutako konplikazioak direla-eta, galtzada konpondu egin behar da. Lanak behar bezala egiteko, galtzada erabat itxiko da bi noranzkoetan, eta ibilgailuek ezingo dute zirkulatu lanek eragindako zatian.
Errepidea erabat itxiko da gaurtik, uztailaren 3tik, uztailaren 10eko 17:00etara, egun dagoen itxiturari jarraipena emanez. Errepidea erabat itxita dagoen bitartean, zirkulazioa Altzoazpiko GI-3071 errepidetik desbideratu ahal izango da.