Arrakasta handiz egin dute azoka Altzon

Leyre Carrasco 2025eko abenduaren 14a

Altzoko Azoka Olentzerotan Jakin-minez egitarauaren barruan egin dute azoka goizean, eta, guztira, 47 postu jarri dituzte plazan.

Aurten bederatzigarren edizioa bete du azokak, eta arrakasta handia izan du; eguraldi ona, jendetza eta nekazari zein artisauen parte hartze handia izan da aurtengo edizioan. Guztira, 47 postu bildu dira plazaren bueltan eta denetariko produktuak erosteko aukera izan da horietan; janariak zein edariak, askotariko apaingarriak, egurrezko jostailuak, liburuak, kosmetika naturala, loreak, talogileak eta gehiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!