Nerea eta Iñaki Murua, hirugarren Zarauzko krosean

Ataria 2025eko abenduaren 4a

Iñaki eta Nerea Murua Zarauzko Bikote Mistoen Krosean. GUKA

Zarautz Rugby Taldeak antolatuta, asteburuan egin zen 46. Bikote Mistoen Krosa Zarauzko kaleetatik.

Guztira 644 bikotek parte hartu zuten, eta Nerea eta Iñaki Murua altzotarrak izan ziren hirugarrenak helmugaratzen. Ibilbidearen 7,9 kilometroak egiteko 29.24ko denbora behar izan zuten altzotarrek, eta gertu izan zuten bigarren postua.

Lehen bikotea June Agirrezabalaga eta Aritz Arregi zarauztarrek osatutakoa izan zen, 29.04ko denborarekin. Haien atzetik iritsi ziren helmugara Paulo eta Helene Alberdi anai-arrebak, 29.21ko denbora eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!