Hamar proposamen Olentzerotan jakin-minez egitarauan

Ataria 2025eko abenduaren 1a

Altzoko iazko azokaren une bat. A. IMAZ

Altzoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako, herriko eragileekin elkarlanean.

Abenduaren 11tik urtarrilaren 2ra hamar hitzordu egingo dituzte Altzon Olentzerotan jakin-minez egitarauaren barruan. Urtero bezala, egitaraua herriko eragileekin elkarlanean antolatu du udalak.

Hogeita bederatzigarren edizioa du, eta aurten ere «adin eta gustu guztientzako» jarduerak prestatu dituzte, horien artean, kontzertuak, tailerrak, dokumentalen proiekzioak eta antzerki emanaldiak. 

XXIX. Olentzerotan jakin-minez

  • Abenduak 11
    • Pote filosofikoa.
      • 19:00etan, Elordi elkartetik.
  • Abenduak 12
    • Anariren kontzertua.
      • 19:00etan, Batzarremuño kultur etxean.
  • Abenduak 13
    • Esku pilotak egiteko tailerra.
      • 11:00etan, Batzarremuño kultur etxean.
    • Ipuin kontaketa: Ganbaran aurkitu dudan altxorra.
      • 17:00etan, Batzarremuño kultur etxean.
  • Abenduak 14
    • Azoka eguna.
      • 10:00etatik 14:00etara, plazan (euria eginez gero, frontoian).
  • Abenduak 17
    • Loatzoren kontzertua.
      • 17:30ean, Altzoko Andra Mari elizan.
    • Sorgina banaiz dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia egilearekin.
      • 19:00etan, Batzarremuño kultur etxean.
  • Abenduak 18
    • Argi dago komedia beltza.
      • 19:00etan, Altzo Azpiko Salbatore elizan.
  • Abenduak 19
    • Pintxoak egiteko tailerra.
      • 18:00etan, Elordi elkartean.
  • Urtarrilak 2
    • Kosmetika naturaleko tailerra.
      • 17:00etan, Batzarremuño kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!