Ipuscua. Izanetik izena 1025-2025

Disko berria Altzon aurkeztuko du Joseba Tapiak

Ataria 2025eko azaroaren 5a

Joseba Tapia trikitilariaren atxiboko irudia. J. ARTUTXA

Emanaldia Altzo Azpiko Salbatore Deunaren elizan izango da, ostiralean, eta 19:00etan hasiko da.

Joseba Tapia musikariak Mister Eleizegi disko berria ondu du, eta etzi —hilaren 7an— aurkeztuko du, Altzo Azpiko Salbatore Deunaren elizan. Altzoko Handia abiapuntutzat hartuta, Koldo Izagirre idazlearekin elkarlanean osatu ditu abestiak trikitilariak.

Jarduera hau ere Muga, Mila urte Gipuzkoak eta Altzok ekimenaren barruan antolatu dute, Ipuskoa hitzaren lehen idatzizko testuaren milurtekoaren harira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!