Dagoeneko eman daiteke izena Altzoko bertako produktuen azokan

Ataria 2025eko urriaren 23a

Iazko Altzoko azokaren une bat, pilotalekuan. ASIER IMAZ

Abenduaren 14an egingo dute bertako produktuen azoka Altzon. Parte hartu nahi dutenek, dagoeneko, egin dezakete eskaera.

Abenduaren 14an egingo dute Altzon bertako produktuen azoka eta, dagoeneko, eman daiteke izena. Bederatzigarren edizioa du aurten ekimenak, eta helburuak bertako ekoizleen produktuak ezagutaraztea zein saltzea eta ekoizleen eta erosleen arteko harremana sustatzea dira, besteak beste.

Aipatu bezala, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta abenduaren 2a izango da horretarako azken eguna. Interesa dutenek Altzoko Udalarekin edo kultur batzordeko kidekin jarri behar dute harremanetan 943 65 24 13 telefono zenbakira deituta edo udala@altzo.eus zein kultura@altzo.eus helbide elektronikoetara idatzita.

Udaletik aurreratu dute postuak banatzeko garaian zenbait irizpide erabiliko dituztela, horien artean, ekoizlea herritarra izatea, antolakuntzak gonbidatua izatea, eta «helburu kolektibo eta soziala» izatea. Hari berari tiraka, udalak izena ematera gonbidatu ditu herritarrak azokan «ahalik eta produktu gehien» bildu daitezen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!