Martin San Sebastian iheslari altzotarra hil da

Ataria 2025eko urriaren 3a

24 urte zituela ihes egin zuen Venezuelara, eta 46 urte egin zituen erbestean.

Martin San Sebastian Agirre iheslari altzotarra hil da Venezuelan, gaixotasun baten ondorioz. Venezuelan bertan egin diote agur ekitaldia. 

Altzon jaioa, bertako Errekalde baserrian egin zituen 12 urte, eta ondoren, Anoetara bizitzera joan zen senideekin. 1978an egin zuen ihes, 24 urte zituela, Ipar Euskal Herrira eta Kanbon hilabete batzuk pasa ondoren Venezuelara joan zen. 46 urte erbestean pasa ondoren, duela egun gutxi topatutako gaitz baten ondorioz hil da San Sebastian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!