Hamabi etxebizitza eraikiko dituzte Altzon

Ataria 2025eko irailaren 24a

Altzoko herri sarreran, eraikitzen hasi aurreko urbanizazio-lanak. A. ARROYO

Etxebizitzak eraiki aurretik eremua egokitzeko urbanizazio-lanak egiten ari dira. Lehen fasean hamabi etxebizitza egingo dituzte, bi eraikinetan banatuta.

Altzon etxebizitzak eraikitzeko urbanizatze-lanak egiten ari dira herriaren sarreretako eremu batean. Artzamendi enpresa ari da lanak gauzatzen eta, aurreikuspenen arabera, urtea amaitzerako bukatuko dute. Lehen obra hori bukatu ondoren hasiko dira etxebizitzak eraikitzen.

Eremu hori udalaren jabetzakoa da, eta Xabier Olano alkateak azaldu du lehen fase honetan, guztira, hamabi etxebizitza tasatu egingo dituztela, bi eraikinetan banatuta. Herriko gazteekin etxebizitzaren afera lantzen aritu da udala eta, egoera aztertu ondoren, deialdia zabaldu zuten interesa izan zezakeenak izena emateko. Aipatu bezala, urbanizatzeko lanak urtea amaitu aurretik bukatzea espero dute, eta datorren urtean hasiko dira eraikitzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!