Altzoko jaiak 2025

Haurrek ere badute lekua herriko jaietan

Ataria 2025eko abuztuaren 1a

Jaietan haurrak ere ondo gogoan dituzte altzotarrek, eta eurentzako jolasak eta jarduerak izan dituzte gaur arratsaldean.

Hirugarren eguna dute gaur Altzoko jaiek, eta denetariko jarduerak izan dituzte gaur ere. Eguerdi aldera paellak prestatu dituzte herritarrek taldeka eta, guztira, 250 lagun inguru bildu dira bazkaltzeko orduan.

Haurrak ere badute lekua festetan, eta eurentzako jolasak eta aurpegiak margotzeko tailerra izan dituzte, Txatxilipurdi elkartearen eskutik. Arratsaldetik iluntzera, berriz, herria alaituko du Elektrotxufla elektrotxarangak, eta zahagiardoa izango dute afaltzeko. Gauean, berriz, Skaregekasko taldea igoko da oholtza gainera, eta atzetik izango da DJ Lilith Selektah.

Egitaraua
  • 17:30. Elektrotxufla elektrotxaranga.
  • 20:30. Zahagiardoa.
  • 00:00. Skaregeakasko taldea.
    • Ondoren. DJ Lilith Selektah.
    • Goizaldera. Txokolatada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!