Altzoko jaiak 2025

Herriko gazteen norgehiagoka

Ataria 2025eko uztailaren 31

Atzo bota zuten Altzoko jaien txupinazoa, eta gaur egun osoko egitaraua dute. Arratsaldeko hitzordu nagusietako bat herriko gazteen arteko desafioa izan da.

Bigarren eguna dute Altzoko jaiek eta gaur arratsaldean hitzordu berezia dute jokoan: herriko gazteen arteko desafioa. Herri kiroletako proba tradizionalak uztartu dituzte eurak sortutakoekin, eta bi taldetan banatuta aritu dira lehian.

Txirrindularitza lasterketarekin hasi eta ondoren etorri dira lokotx proba, txingak, zaku lasterketa... Eta tartean izan dituzte jostailuzko motor lasterketa, eta baita igerileku puzgarri batean gozokiak bilatzea ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!