Altzoko jaiak 2025

Hasi dituzte festak Altzon ere

Ataria 2025eko uztailaren 30a

Altzon gaur hasi dituzte herriko festak. Txupinazoan ez dute suziririk bota, eta segidan dantza egin dute Artea dantza taldeko haurrek.

Lehen jarduerak uztailaren 26an izan bazituzten ere, gaur hasi dituzte festak Altzon. Pregoia jai batzordeko kide pare batek bota dute; suziririk gabe, ordea, herritar batek hala eskatuta, bat-bateko soinu ozenek egonezina sortzen diotela argudiatuta.

Hasierako ekitaldia Artea dantza-taldeko haurrek borobildu dute, landutako dantzak erakutsiz, eta gazteenentzako gozokiak ere banatu dituzte. Gaur hasi eta asteburura bitarte denetariko jarduerak prestatu dituzte herritarrek.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!