Pasa den asteburuko euritearen kalteak konpontzeko, bost egunez itxiko dute GI-3070 errepidea astelehenetik aurrera. Ekainaren 23, 24, 25, 26 eta 27an egongo da itxita. GI-3071 errepidearen 1+680 kilometro puntuan errepidea hondoratu zen eta galtzada konpondu behar dute. Errepidea itxita dagoen bitartean, zirkulazioa GI-2133 eta GI-3620 errepideetatik desbideratu ahal izango da.