Zabalik da Altzoko udalekuetan irekietan izena emateko epea

Ataria 2025eko maiatzaren 12a

Haurrek izena emateko azken eguna maiatzaren 23a izango da; begirale izan nahi dutenek, aldiz, maiatzaren 21a baino lehen bidali beharko dute eskaera.

Zabalik da Altzoko udaleku irekietan izena emateko epea. Aurten ekainaren 23an hasiko dituzte, eta uztailaren 24ra arte izango dira. 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte saioak, baina haurrak ordubete lehenago zaintza zerbitzuan uzteko aukera egongo da, baldin eta gutxieneko haur kopuruak izena ematen badu.

Udalekuak 2023 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrei bideratuta antolatu dituzte, eta parte hartu nahi dutenek maiatzaren 23a baino lehen eman beharko dute izena.

Begirale deialdia
Udalekuetarako begirale bila ere badabil Altzoko Udala, eta interesa dutenek maiatzaren 21a baino lehen bidali beharko dute curriculuma eta dokumentazioa 943 65 24 13 zenbakira edo kultura@altzoe.eus helbide elektronikora. Udalak aurreratu du izena ematen duten haurren kopuruaren arabera begirale kopuru handiagoa eta txikiagoa beharko duela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!