Altzoko azokan, giro jendetsu eta goxoa

Ataria 2024ko abenduaren 8a

Etxetik ateratzeak ere kezka sortzen zuen goizean. Haizea, kazkabarra eta mendi tontorretan elurra. Altzoko bidea ere itxita egon da une batez, zuhaitz bat erori delako. Baina azkenean, inork ez du hutsik egin.

48 postuak goizerako prest zeuden pilotalekuan. Jendea falta zen, eta hauek, goxotasuna azokan bilatu dute, eta nola gainera. «Azoka guztiz arrakastatsua izan da», zioten antolatzaile eta herritarrek. Altzotarrek euren aldetik dena jarri dute. Batzuk errepidean autoei laguntzen, besteak, pilotalekuan pintxoak eta salda beroa banatzen gerturatu diren guztiei. Postuetako saltzaileak oso gustura, eta erosleak, berdin.

Tolosaldeko Ezti Lehiaketa ere jokatu da. Zazpi eztik hartu dute parte, eta irabazlea, Jon Ander Aierbe izan da. Zizurkilgoaren ondoren, Ibai Ormaetxea orendaindarra sailkatu da. Hirugarren postua, azkenik, Mattin Salbarredi berastegiarrarentzat izan da. Hiru hauek izango dira Gipuzkoako Ezti Lehiaketan Tolosaldea ordezkatuko dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!