Herri kirol ikuskizuna Altzon

Ataria 2024ko abenduaren 6a

Almitza elkarteko kideek herri kirol erakustaldia egin dute Altzon; ondoren, sagardo lehiaketa egin dute, eta mahaiaren bueltan elkartu dira bazkaltzeko.

Urtea amaitzeko herri kirol erakustaldia egin dute Altzon Almitza elkarteko kideek. Euriagatik elizaren atarian jarri dituzte egurrak, eta trontzan eta aizkoran aritu dira. 

Herri kirolen ostean sagardo lehiaketa egin dute, eta ondoren bazkaria izan dute. Altzoko ekitaldia datorren urteko egutegia antolatzeko ere baliatu dutela aipatu dute elkarteko kideek, hala nola, txapelketetako egutegiak, munduko txapelketa eta bertarako parte hartzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!