Altzoko jaiak 2024

Patata tortilla onenaren bueltan

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 2a

Patata tortilla lehiaketa egin dute goizean Altzon, eta denera sei bikotek hartu dute parte; eguerdian, hiru herritarrek osatutako epaimahaiak aukeratu du tortilla goxoena eta horiek dastatzeko aukera izan da.

San Inazio jaietako azken eguna ari dira ospatzen Altzon eta goizean goizetik lanean hasi dira herritarrak. Patata tortilla lehiaketa egin dute, eta denera sei bikotek hartu dute parte. Eguerdian, berriz, hiru herritarrek osatutako epaimahaiak aukeratu du tortilla goxoena. Ondoren, bertan zeuden herritar guztiek lehiaketako patata tortillak dastatzeko aukera izan dute.

Gaur izango dute festetako azken eguna Altzon, eta iluntzera arte izango da zertaz gozatu. Egitarau guztia hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!