Altzoko jaiak 2024

Apar festa, herriko txikienen gozamena

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 1a

Altzoko San Inazio festen barruan, gaur goizean apar festa eta puzgarriak izan dituzte herriko txikienek.

Salto eta brinko hasi dute festa eguna gaur Altzon. Izan ere, herriko haur eta gaztetxoak plazan zeuden puzgarrietan jolasean ibili dira goiz guztian zehar. Horren ostean, bainujantziak jantzi eta apar festan murgildu dira, guztien gozamenerako.

Arratsaldean ere festak ez du etenik izango, eta mus txapelketa izango dute lehen ekintza. Elordi elkartean egingo dute, 16:00etan. Horren ostean, 17:30etan, Troia kale antzerkia izango da ikusgai, eta 19:00etan, berriz, bertso jaialdia egingo dute plazan. Afariarekin batera nahi duenak sagardo ugari dastatzeko aukera izango ditu plazan, 21:00etatik aurrera. Amaitzeko, iluntzean, dantzaldia egingo dute, Bide Batez taldearekin.

Bihar izango dute San Inazio festetako azken eguna Altzon. Ordura arte ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Egitarau guztia hemen ikusgai.

Erlazionatuak

Apar festa egin dute Altzon

Leyre Carrasco 2024 abu 01 Altzo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!