Altzoko jaiak 2024

Bizikleta gainean hasi dute eguna Altzon

Endika Apalategi Labayen 2024ko uztailaren 31

Festetako bigarren eguna umeen txirrindulari lasterketarekin hasi dute Altzon.

10:00etarako Altzoko txirrindulari txikiak plazara hurbildu dira, txirrindulari lasterketan parte hartzeko prest. Adinaren arabera, hainbat mailatan banatu dira, eta gurpil gaineko lanak amaitzearekin batera, hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izan dute haurrek.

Gaurko egitaraua honela osatuko dute Altzon:

  • 11:00. Jubilatuen hamaiketakoa.
  • 12:00. Txakolin dastaketa. 
  • Tartean. Toka txapelketa.
  • 18:00. Herriko gazteen arteko apustua.
  • 19:30. Gabezin taldea.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • Ondoren. Gabezin taldea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!