Altzoko jaiak 2024

Elektro-txarangaren erritmoan jarraitu du festak Altzon

Endika Apalategi Labayen 2024ko uztailaren 30a

Herritarrek prestatutako paella ezberdinak jan ondoren, festak ez du etenik izan Altzon. Elektrotxufla elektro-txaranga arduratu da musika herriko txoko guztietan barrena zabaltzeaz.

Herritar mordoa bildu da herriko plazan, kuadrillako lagunekin bazkaldu eta eguerdian prestatutako paellak dastatzeko. Bazkal ostean, elektro-txaranga izan da San Inazio jaietako protagonista, eta herritarrak mozorroturik igaro dute arratsaldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!