Altzoko jaiak 2024

Izadi Arrospide eta Maide Garmendia izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 27a

Altzoko jaien egitarauaren barruan jokatu dute Emakumeen III. Binakako Sega Sail Lehiaketa Berakoetxeako Etxazpia belardian, eta bikote gorria izan da azkarrena 15 minutu eta 57 segundoko denborarekin.

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, Emakumezkoen III. Binakako Sega Sail Lehiaketa izan da gaur jokoan Altzoko Berakoetxeako Etxazpi belardian. Lau bikotek parte hartu dute eta bakoitzak 300 metro karratu moztu behar izan ditu ahalik eta azkarren, baina txukuntasuna ere kontuan hartu da. Horretan azkarrenak izan dira Izadi Arrospide leaburuarra eta Maide Garmendia, 15 minutu eta 57 segundorekin amaitu baitituzte lanak.

Irabazleek atzetik izan dituzte Alaitz Imaz hernialdetarra eta Jugatx Agirre berastegiarra. Hauek 15 minutu eta 22 segundo behar izan dituzte lanak amaitzeko. Hirugarren Irati Astondoa eta Malou Henriksen izan dira, 16 minutu eta bederatzi segundorekin. Azken postuan, berriz, Luixa Uzkudun leaburuarra eta  Susana Lopez izan dira, 17 minutu eta 28 segundorekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!