Igandean ospatuko dute herriarteko dantzari gazteen bigarren topaketa, Altzon

Ataria 2024ko maiatzaren 17a

Hainbat herritako dantza taldeak elkartuko dira Altzon: bertako Artea, Anoetako Anitz, Ordiziako Amets Bide eta Zaldibiako Iztueta. Herriko plazan izango dira emanaldiak eta, euria eginez gero, eskolako aterpean.

Igandean ospatuko dute Altzon herriarteko dantzari gazteen bigarren topaketa. Tolosaldeko zein Goierriko hainbat dantza talde bilduko dira bertan, hain zuzen, Altzoko Artea, Anoetako Anitz, Ordiziako (Goierri) Amets Bide eta Zaldibiako (Goierri) Iztueta.

Ikuskizuna 18:30ean hasiko da herriko plazan eta, euria eginez gero, eskolako aterpean egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!