Txapelak banatu dituzte Altzon

Ataria 2024ko apirilaren 30a

Apirilean zehar jokatu dituzte Altzoko frontenis txapelketan sailkatzeko partidak eta pasa den asteburuan, berriz, finalerdiak eta finalak izan dira jokoan.

Joan den asteburuan amaitu zen Altzoko frontenis txapelketa. Apirilean zehar hainbat asteburutan sailkatzeko partidak jokatu dituzte herriko pilotalekuan eta joan den asteburuan banatu zituzten txapelak. Finalerdiak jokatu ondotik, honakoak izan dira txapelketako finaletako emaitzak:

  • Beñat Elola - Amets Aramendi: 30
    Ibai Goitia - Aitor Carrera: 26

  • Mikel Goitia - Xabier Goikoetxea: 30
    Mikel Etxeberria - Oier Aramendi: 24

  • Ibai Goitia: 30
    Lander Isasti: 22

  • Odei Arregi: 30
    Mikel Goitia: 22

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!