Iñaki Olano, Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdiko irabazlea

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 16a, 14:03

Bere lehen parte hartzean irabazi du proba mendi lasterkari altzotarrak, 1.44.53ko denbora eginez.

Beran (Nafarroa) jokatu zen igandean XVIII. Mendi Maratoi Erdia eta Iñaki Olano altzotarrak irabazi zuen estreinako parte hartzean. 21 kilometroko eta 2.700 metro baino gehiagoko desnibeleko ibilbidea 1.44.53ko denboran egin zuen. Bigarren, oso gertu, Damien San Martin (1.46.33) helmugaratu zen eta hirugarrena Xabier Macias izan zen (1.47.20). Olanok, San Martinek eta Maciasek ia elkarrekin egin zuten Larungo gaina, baina jaitsieran korrikalari altzotarrak ihes egin zuen.
 
Olanok palmaresean Oier Ariznabarreta ordezkatu du, azken zortzi edizioetako irabazlea, oraingoan parte hartzerik izan ez duena. Altzotarrak ezin izan du lortu Ariznabarretak 2014az geroztik duen errekorra: 1.37.30.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!