Erdi Arotik XVIII. mendera arteko euskararen lekukotzen berri eman du Urgellek

Ataria 2024ko otsailaren 5a

Galtzaundik eta Altzoko kultura batzordeak elkarrekin antolatu duten euskararen historiaren inguruko ikastaroan aritu da Blanca Urgell EHUko doktorea. Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak hitzaldia eman du.

Euskararen historiaren inguruan Altzon eskaintzen ari diren ikastaroaren barruan, Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak hitzaldia eskaini zuen larunbatean Blanca Urgell euskal filologian EHUn doktore denak.

Erdi Aroko euskara, euskara arkaikoa, euskara zahar edo klasikoa eta lehen euskara modernoa izan zituen hizpide irakasleak, garai ezberdinetako lekukotzak aipagai hartuta. Nafarroako erreinuaren loraldia eta gainbehera, Iberiar penintsulako erreinuen arteko gatazkak eta Frantziako iraultza ezagutuko ditu aldi honek. Giro nahasi eta zailean, euskara idatziaren aroa zabalduko da XVI. mendean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!