Altzok aurrera egin du herriartekoan

Ataria 2023ko maiatzaren 8a

Altzon jokatutako jardunaldiaren partidetako une bat.

Orokorrean 5-1 irabazi dio Altzok Bergarari, eskuz. Asteburuan 1-2 irabazi zuten altzotarrek Bergaran.

Abantaila handiaren joan ziren itzulerako jardunaldira altzotarrak. etxean 3-0 irabazita, aukera handiak zituzten kanporaketa irabazteko, eta horrela gertatu zen. Bergararren etxean 1-2 irabazi zuten eta aurrera egin dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, eskuzko modalitatean.

Kadeteetan irabazi egin zuten altzotarrek, Murua-Elola bikoa 22-11 gailendu baitzitzaien Etxabe-Ormaetxea bergararrei. Jubeniletan ere gauza bera gertatu zen: Olano-Iturrioz bikoak 22-16 irabazi zioten Alberdi-Lazpiur bikoteari. Azkenik, nagusien partida galdu egin zuten: Zubeldia-Uzkudun bikoak 12-22 egin zuen Etxaniz-Rezusta bergararren aurka.

Hurrengo kanporaketa, final-zortzirenak, Hernaniren aurka izango du Altzok. Joaneko jardunaldia etxean jokatuko dute, larunbatean, maiatzak 13, 18:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!