Altzok hiru partidak irabazi dizkio Bergarari, herriartekoan

Ataria 2023ko maiatzaren 1a

Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketa larunbatean hasi zen. Final hamaseirenetako kanporaketa jokatzea tokatu zaio Altzori, eta bikain hasi dira.

Pilota munduan Bergara izan handiko herria da. Reyes Azkoitiak urte luzez lan egin du bertako pilota eskolan. Izenak, beraz, izana dauka. Egun, ordea, Altzok oso talde polita osatu du herriarteko txapelketarako. Gazteen mailan, Murua-Elolak zeresana emateko gaia daukate. Hori ikusi zen larunbatean, Etxabe-Ormaetxea 22-9 mendean hartuz. Jubeniletan, Iturriotz-Olanok 22-16 garaitu zituzten Alberdi-Lazpiur bergararrak. Gauza bera egin zuten Olano-Zubeldiak, 22-5 irabaziz Etxaniz-Otermini.

Orain itzulerako hiru partidak jokatuko beharko dituzte Bergaran. Hitzordua ostiral honetan jarri dute, 20:00etan. Aipatzekoa, Altzoko pilotalekuak erakutsi zuen itsura joan den larunbatean. Zale ugari elkartu zen Altzo Muinora, eta pilotariek eskertu zuten sortutako giroa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!