Herriartekoari hasiera emango dio Altzok Bergararen aurka

Ataria 2023ko apirilaren 27a

Herriarteko Txapelketan parte hartuko duten pilotari altzotarrak.

Altzok eta Bergarak jokatuko duten kanporaketaren joaneko jaialdia izango da 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren lehendabizikoa.

Altzon jokatuko da joaneko jardunaldi hori, larunbatean, 17:00etan hasita. Eskuzko modalitatean parte hartzen du Altzok. Ohi bezala, hiru partida jokatuko dira, hirurak binaka: kadete, jubenil eta nagusi mailan.

Maiatzaren 14ko jardunaldian gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak eskuzkoari: larruzko paleta eta pala motza, zesta-punta eta gomazko paleta; 41 herri eta 417 pilotari elkartuko ditu txapelketak. Eskualdetik, eskuz, Altzoz gain, Aduna, Amezketa, Larraul eta Tolosa ariko dira. Gomazko paletan, Anoeta eta Tolosa lehiatuko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!