Kike Rodriguezen eskultura bat erosi du Altzoko Udalak

Ataria 2023ko urtarrilaren 27a

Altzoko Udalak, Kike Rodriguez eskultoreak, Altzoko Handiarekin batera herriko erreferente den Imaz Pagoa irudikatuz egin duen eskultura eskuratu du.

Eskultura, herdoilgaitzez eta egurrez egina dago. Oxido ukitu batzuekin, gure basoetan egon ohi den hezetasuna irudikatuz. Eskulturaren enbor nagusian Imaz Pagoaren izena eramateaz gain, adar guztiak gorantz dituela, hazten jarraitu nahiko lukeela irudikatzen du obrak. Eskulturaren ondoan, eskuz egindako Imazen Pagoaren hosto bat ere ikusi daiteke, zuhaitz beraren zurez egina. Bertan, zuhaitza landatu zen urteko data jartzen du, Imaz ezkondu zen data da zehazki, eta urte horretakoa da Imazen Pagoaren adar nagusietako bat.

Obra udaletxean egongo da ikusgai Batzarremuño inguruan, bere lagun duen Miquel Joaquin Eliceguirekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!