Bikain ziurtagiria Altzoko Udalarentzat

Ataria 2022ko abenduaren 22a

Euskararen erabilera areagotzeko egindako lanagatik Altzoko Udalak maila goreneko urrezko ziurtagiria jaso du. Udalaren izenean Txomin Rezola Clemente alkateak jaso zuen ziurtagiria Kursaalen egin zen ekitaldian.

Altzoko udalaren kasuan, azken urteetan, udal gorbernu ezberdinek eta udal langileek egindako lanari eta ahaleginari esker izan dela adierazi dute, eta baita herriaren bultzadari esker ere.
 
Eusko Jaurlaritzak ematen ditu Bikain ziurtagiriak. Esparru sozio ekonomikoan zein publikoan euskararen presentziaren eta erabileraren normalizazio-maila egiaztatzen eta aitortzen du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!