Liburu aurkezpena, oroimen historikoa berreskuratzeko

Ataria 2022ko irailaren 20a

Oroimen historikoa berreskuratzeko bidean euren aletxoa jarri dute altzotarrek. Igandean Itzaletik argira, hauek ere badira liburua aurkeztuko dute 12:00etan, Batzarremuñon.

Manu Olano Jauregi herritarrak idatzi du Aranzadiko ikerlarien laguntzarekin. II. Errepublikari buruzko aipamenak eta 36ko gerrak eta Frankismoak eragindako gertakizunak ditu ardatz. Lana osatzeko hain beharrezkoak izan diren pertsonen testigantzak daude. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!