Auto istripu bat argitzeko laguntza eskatu dute, Altzo inguruetan

Ataria 2022ko irailaren 13a

Adineko bikote batek istripua izan zuen irailaren 10ean, larunbatean, Altzotik behera zihoazela, Txarama alderantz. 20:00ak inguruan gertatu zen ezbeharra. Beste autoak ihes egin zuela salatu dute, eta bere bila dabiltza.

Ihes egin zuen autoa kolore argikoa dela uste dute. "Mekanikariaren arabera, zuria edo grisa izan daiteke", adierazi du istripua izan zuen bikotearen alabak; "aitak ere zuria zen errezeloa dauka". Larunbatean gertatua honela kontatzen du: "Altzotik behera zihoazen gurasoak, Txarama alderantz. Azken errebuelta horietako batean, Altzo aldera igotzen ari zen kotxe bat gainera etorri zitzaien. Kolpea saihestu nahian, aita kunetara bota zuen, baina hala eta guztiz ere aurreko aldean jo zuen, gurpila lehertuz eta direkzioa puskatuz. Beste kotxea ez zen gelditu, eta ihes egin zuen. Altzo aldera ihes egin zuen autoak ezkerreko aldean kolpea izango du. Atzeko abatz-estalkia edo tapacubos-a bertan utzi zuelako, errepidearen erdian puskatuta".

Auto horren inguruan inork informaziorik izango balu, 653 01 00 63 zenbakira deitzea eskatu dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!