Altzoko jaiak 2022

Azken festa eguna ospatzeko indarrak hartu dituzte Altzon

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 1a

Txakolin dastaketa egin dute gaurkoan, eta gainera, tripa guztiz betetzeko tortilla, txorizo eta haragi egosi pintxoak ere eduki dituzte aukeran.

Haurrak izan dira goizeko protagonista nagusiak. Txirrindularitza lasterketaren ostean, indarrak hartzeko hamaiketakoa eta haur jolasetan aritu baitira. Hala ere, helduek ere San Inazio festetako azken egunean ase geratzeko aukera ere izan dute. Herriko plazan elkartu dira herritarrak txakolina dastatu eta tortilla, txorizo eta haragi egosi pintxoarekin tripa betetzeko. Bitartean, toka txapelketa ere egin dute. Pikeak pike, barre algara artean giro ederra sortu du lehiak.

Gaur gauera arte jarraituko du festak Altzon. Egitarau osoa hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!