Altzoko jaiak 2022

Umore onez lehiatu dira Altzoko gazteak

Leyre Carrasco 2022ko uztailaren 31

Berdez eta urdinez jantzi dira herriko gazteak apustua egiteko.

Giro ederrean ari dira ospatzen San Inazio eguna Altzon. Goiz eresiarekin hasi dute eguna, eta meza nagusia ere izan dute jarraian. Horren ostean, jubilatuen hamaiketakoa izan da, baina goizeko protagonista, dudik gabe, plazan jokatu duten herriko gazteen arteko apustua izan da.

Herriko gazteen artean osatutako bi talde neurtu dira koskol apustuan, zaku karreran, aizkoran, sagarrak biltzen eta sokatiran, besteak beste. Lehia bizia bukaera arte, inork ez zuelako amorerik eman nahi izan, baina umore onez eta giro onean bukatu dute bi taldeek.

Lehiaren ostean, Loatzo musika eskolako trikitilari eta txarangaren txanda izan da, eta arratsaldean ere festak jarraituko du:

  • 18:00. GenEroa, Kimua dantza kolektiboa.
  • Ondoren. Trikidantz.
  • 22:30. Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Saioa Alkaiza, Andoni Egaña, Sustrai Kolina eta Unai Agirre. 
  • 00:00. Trikidantz. 

Bihar izango da festetako azken eguna. Egitarau osoa hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!