Altzoko jaiak 2022

Abiatu dituzte saninazioak Altzon

Jon Miranda Labaien 2022ko uzt. 29a, 20:45

Lau eguneko festa prestatu dute Altzon saninazioetarako. Gaur abiatu dute egitaraua txupinazoarekin. Artea dantza taldeko haurrak aritu dira eta Ane Zuazubiskar eta Haritz Mujika bertsolariekin triki-bertso-poteoa egin dute.

Tipula atera da lurretik eta abiatu dituzte San Inazio festak Altzon. 18:00etan bota dute jaiak hasi direla iragartzeko suziria eta herriko haurrek, tipulari gorazarre egin diote. Plazaren erdira ekarri eta ludotekan ikasitako abestia kantatu diote dantza egiten zuten bitartean.

Artea dantza taldeko umeak izan dira ondoren protagonista. Adinka aritu dira ikasitako dantzak eskaintzen eta bertaratutako herritarrek txaloz erantzun diete gaztetxoei. Ondoren, bertsolarien txanda izan da. Ane Zuazubiskar eta Haritz Mujika bertsolariekin poteoa egin dute herrian zehar.

Gaurko egitaraua honela osatuko dute Altzon:

  • 20:30. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.
  • 21:00. Zikiro jatea.
  • 00:00. Gabezin

Altzoko jaietan datozen egunetan izango denaren berri, hemen.

Erlazionatuak

Altzoko festak hasi diren unea

Jon Miranda Labaien 2022 uzt 29 Altzo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!