Luixa Uzkudunek eta Mikel Lizartzak irabazi dute Sega Ligako bigarren jardunaldia

Jon Miranda Labaien 2022ko eka. 4a, 20:01

Altzon jokatu dute Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligaren bigarren jardunaldia.

Almitza Sega elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligaren bigarren jardunaldia jokatu da gaur Altzon. Jende ugari gerturatu da lehiaz gozatzera eta eguraldiak errespetatu du segalarien lana. Sariak banatzerakoan lehertu da ekaitza.

Emakumezkoen lehian, 35 metro karratuko eremua ebaki behar izan dute segalariek eta Luixa Uzkudun leaburuarra izan da lehen sailkatua.

Helduen mailan, gizonezkoek 100 metro karratuko eremua moztu behar izan dute, eta kasu honetan, Mikel Lizartza tolosarra izan da garaile.

Gaztetxoek ere egin dute bere erakustaldia  Altzon. Adinaren arabera, tamaina ezberdinetako sailak moztu behar izan dituzte. Eskualdeko segalari gazte ugarik hartu dute parte.

Hau da helduen mailan, emakumezko eta gizonezkoen kategorietan gaur egin dituzten denborak:

Emakumezkoen kategorian:

  • 01. Luixa Uzkudun - 01.44,60 - 60 puntu
  • 02. Alaitz Imaz - 01.49,56 - 59 puntu
  • 03. Maide Garmendia - 1.55,70 - 58 puntu
  • 04. Irati Astondoa - 2.05,00 - 57 puntu
  • 05. Malou Henriksen - 2.11,00 - 56 puntu
  • 06. Susana Lopez - 2.17,95 - 55 puntu
  • 07. Ainara Otamendi - 2.32,95 - 54 puntu
  • 08. Sheila Sarasola - 3.15,00 - 53 puntu
  • 09. Graxi Elosegi - 4.32,75 - 52 puntu
  • 10. Leire Murillo - 4.33,10 - 51 puntu

Gizonezkoen kategorian:

  • 01. Mikel Lizartza - 3.18,40 - 60 puntu
  • 02. Julen Gabirondo - 3.23,91 - 59 puntu
  • 03. Migel Mari Jauregi Altzo - 3.34,00 - 58 puntu
  • 04. Amaiur Arrospide - 4.08,40 - 57 puntu
  • 05. Jon Otegi - 4.21,05 - 56 puntu
  • 06. Andoni Urrutia - 4.24,00 - 55 puntu
  • 07. Oier Urkola - 4.38,12 - 54 puntu
  • 08. Joakin Garmendia - 7.53,40 -53 puntu

15-18 URTEKOAK

  • 01. Josu Mendizabal 60 puntu
  • 02. Iñigo Etxabe 59 puntu
  • 03. Oier Mitxelena 58 puntu
  • 04. Jokin Mikeo 57 puntu

14-15 URTEKOAK

  • 01. Izadi Arrospide 60 puntu
  • 02. Mattin Etxarri 59 puntu
  • 03. Iune Mikeo 58 puntu
  • 04. Nahia Aranzabe 57 puntu

12-13 URTEKOAK

  • 01. Xuban Gartzia 60 puntu
  • 02. Inge Goikoetxea 59 puntu

10-11 URTEKOAK

  • 01. Irati Tome 60 puntu
  • 02. Mari Olazar 59 puntu
  • 03. Xare Iriondo 58 puntu
  • 04. Haizea Larrañaga 57 puntu

Ligako sailkapenari begiratuta, lehen bi saioetako puntuak batuta, emakumezkoen ligan Alaitz Imaz doa lehen postuan (119 puntu), Luixa Uzkudun bigarren (117 puntu) eta Malou Henriksen hirugarren (116 puntu). Gizonezkoetan berriz, Mikel Lizartza doa lehen postuan (119 puntu) eta puntutan berdinduta, hurrenez hurren, Jon Otegi, Migel Mari Jauregi Altzo eta Julen Gabilondo (116 puntu). Gaztetxoen kategorietan lider doaz Josu Mendizabal (15-18 urte artekoetan), Izadi Arrospide (14-15 urte artekoetan), Inge Goikoetxea (12-13 urte artekoetan) eta Mari Olazar (10-11 urte artekoetan).

Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligari datorren ekainaren 11n Oiartzunen emango zaio amaiera. Almitza Sega elkarteko kideek jakinarazi dutenez, abuztuan, Salzburgo eta Munich arteko eskualde batean izango den taldekako Europako txapelketa batean parte hartuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!