Semaforoa piztu dute

Ataria 2022ko martxoaren 28a

Pasa den ostiralean jarri zuten martxan Altzoko semaforoa. Alegia, Altzo Azpi eta Amezketarako bidegurutzean Altzoko Udalak egin ditu obrak Altzo Azpi Tolosatik Alegiara doan bidegorriarekin lotzeko. Semaforoa jarri dute bidea segurtasunez gurutzatzeko. Obra bukatuta, kosta egin zaie semaforoa piztea. Hemendik aurrera, ordea, Altzo eta Alegia arteko bidegurutzea gurutzatzeko botoia sakatu eta bidea zebrabidetik gurutzatu ahal izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!