BERTSOA

Kaldereroak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Pello Olano 2022ko otsailaren 18a

Doinua: Kintak jarrita ondorenian.

Fetxei jarraituz Kaldereroak

nola ez, hona ta hara

egun batzuez jende mordoa

hurbiltzen da Tolosara

trapu zahar batzuk jantzita, aire

zein ez dihoa festara

zartagiak joz kaletan zehar

zarata eta algara

egun honetan desio bakar

kalderero izan, hara

urtean zehar gero hauekin

inor oroitzen alda ba

soldatu eta muntaketara

tokatzen zaigun erara

Ai, benetako kaldereroak

seietan jeikitzen gara!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!