Askotariko lumadun hegoak

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Amiano 2022ko ots. 20a, 20:58

Hegan egiteko modu asko daude. Norberak bere modua aukeratzen du. Aireratzeko fantasiaren hasiera, historiaurrean kokatzen dela esan nezake. Gizaki ameslariren batek hegaztien eta beste animalien hegaldiak behatu, eta imitatzen hastetik alegia. Ipuinek, beti utzi izan diote tartea hegan egiteko saiakeren mitoei. Lumaz beteriko hainbat koloretako hegalak sortu, eta aireratzeko saiakerei. Urte luze geroago, aireratzea aukera bat bihurtu da askorentzat.

Baina, norberak, hegan egiteko bere modua aukeratzen du. Hegazti izateko aukerarik ez dugunok, lainoz beteriko itsasoan murgildu eta, abioia, abioneta, globo aerostatikoa, parapentea eta ahal dutenek nabe espaziala erabiliz egiten dute hegan!

Bada ordea hegan egiteko beste modu bat. Garraioak hainbeste inporta gabe ere, beste aldean dagoenak erakartzen zaituenekoa: hamarkada batez ikusi gabeko senitartekoak, mundua jateko gogoa duen nerabetzaroko Erasmus proiektuak, unean unekoa bertatik kontatzeko kazetari baten zuzeneko lanak, tokian tokiko sukalde ezberdinen gutixiak dastatzeko exijentziaz bereriko mihi zein dastapapilak, eta nola ez, maitasunez beteriko bikote baten eztei bidaiak.

Funtsean, argiune zein itzalez beteriko bidaiak izan ohi dira, momentu ezberdinak biziarazten dizkizutenak, eta zure bizitzara oraindik ikasia ez duzun hori irakasteko etortzen direnak. Magikoak.

Hegazti izateko aukerarik ez dugunok, lainoz beteriko itsasoan murgildu eta, abioia, abioneta, globo aerostatikoa, parapentea eta ahal dutenek nabe espaziala erabiliz egiten dute hegan!

Izan ere, bidaiek zein ipuinek gauza bera dute amankomunean: ezinegonaz hasi, eta malenkoliaz amaitzen dira. Gutariko bakoitzari dagokigun bizitzaren zikloa bezala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!