2021/12/17 19:00
Ludopatiari buruzko hitzaldia. Josu Viana Mujika 32 urteko zumarragarra da. Gaztetxoen pilota entrenatzailea da eta bera ere aritzen da pilotan. Apustuek eragindako menpekotasuna tarteko, sei urtetan zuloan egon ondoren, bizimodu berriaz gozatzen ari da. Menpekotasunari aurre egin ahala, gizartean arazo honekiko kontzientzia piztu eta ludopatiak erasandakoei laguntzeko erabakia hartu zuen eta, gaur egun, ikastetxeetan prebentzio saioak eskaintzen ditu. Jokoak bere bizimoduan nola eragin duen, handik libratzeko zer egin behar izan duen eta bidean zer galdu duen kontatuko digu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?