2021/12/10 19:00

XXV. Olentzerotan jakin-minez

XXV. Olentzerotan jakin-minez
Batzarremuño kulturgunea, Altzo

Lurtaro elikadura burujabetza bultzatzeko elkartearen aurkezpena.

Tolosaldean bertako ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartu eta elikadura osasungarri, ekoizpen eredu duinak eta lantzen den lurrarekiko errespetua ardatz izango dituen elkartea da Lurtaro. Lurtaro proiektua kezka batetik abiatu da: orain arteko elikagaien ekoizpen, banaketa eta kontsumo ohiturak aldatu eta hobetu egin behar direla. Hau horrela izanik, hausnarketa luze baten ondoren, elikadura katea beste modu batean antolatzea ahalbideratuko duen proiektu zehatz eta praktikoak jarri nahi dituzte martxan. Guzti honen berri emango dute elkarteko bi kidek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!