2021/12/12 10:00
10:00-14:00. Bosgarren aldiz egingo da Altzon Azoka Eguna. Bertako eta inguruko ekoizleak salgai jarriko dituzte beren produktuak: babarrunak, mondejuak, sagarrak, eztia, ogia eta gozokiak, olioa, taloak, garagardoa, pateak, txerrikiak, ... baita landareak, eskulanak, jantziak, bitxiak, liburuak, xaboiak, ukenduak ... Zer ikusi eta zer erosi ugari izango da.
10:00-12:30. Tolosaldeko XXIII. Ezti lehiaketa. Ezti gordinak, erlezain berak Tolosaldean ekoiztuak izango dira lehian. Hiru finalistak, Zegaman martxoan ospatzen den Erlezain Eguneko Gipuzkoako Ezti Lehiaketan parte hartuko dute.
Eztiaz gain, erlea, erlezaintza eta erlauntzako produktu desberdinak ezagutarazteko erakusketa jarriko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?