2021/11/07 10:30
Migel Joakin Elizegi Ateaga Altzoko Handiaren istorio harrigarria ezagutzeko bisita gidatua. Dokumentala ikusi eta erakustokia bisitatu ostean, Altzoko Handiaren ibilaldi gidatua egingo da, gidari aditu baten eskutik. Batzarremuño kultur etxetik abiatuta. Norbanako, familia eta taldeei zuzendurik. 3 euro ordaindu beharko da pertsonako. Saioa euskaraz izango da. Nahitaezkoa da aurrez izena ematea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?