Festari itxura ematen, musikarekin

Irati Saizar Artola 2021eko uztailaren 30a

Ikasturtean zehar ikasitakoa herriko kaleetara atera dute gaur arratsaldean Loatzoko trikitilari eta txarangako kideek; kalejira egin dute herrian zehar.

San Inazio bezpera gaur, eta ohiko moduan festak ospatzerik izango ez badute ere, festa usainez hasi dute arratsaldea Altzon. Loatzo musika eskolako trikitilariak eta txaranga herrian barrena ibili dira, kalejiran, herria alaitzen. Txandaka aritu dira musikariak; trikitilariek pieza bat jo ostean, txarangak hartzen zion txanda, haiek ere beste pieza bat jo zezaten. Ondoren, 19:00etan, Ibil bedi musika taldeak kontzertu eskaini du, eskolako aterpean.

Eta biharko ere badute zerbait gordea. San Inazio eguna izanik, goiz eresiarekin emango diote hasiera egunari, eta 12:30ean, Artea dantza taldea eta herriko musikarien emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, eskolako estalpean. Arratsaldean, 19:00etan, bertso jaialdia izango dute eskolako estalpean: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan, eta gai jartzailea Manu Olano herritarra izango da.

Ez festei agurra emateko, abuztuaren 1ean, Kale gorrian kale antzerkia izango dute ikusgai, Barsanti taldearen eskutik, 19:00etan, herriko plazan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!